lunes, 14 de noviembre de 2011

ANOREXIA;Eneida zafra

Anorexia urduria elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena.

Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean emakumeen artean ematen da, batez ere bere itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.

Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan.
Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira.

Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...

Janaria obsesio hutsan bilakatzen da, eguneroko dietak ez ditu 200 kaloriak betetzen eta humore txarra, nekea eta zurbiltasuna dira lehen nabaritzen diren urratsak.

Gosea desagertzen da, anorexikoek gosea dutenean berehala errudun sentitzen direlako. Batzuk, ordea, gosea sentitzea gustatzen zaie, beraien lana ondo betetzen ari direla jakiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario